Justizia klimatiko artikuluak borobildu du zifra, eta «hainbat wikilariren artean» osatu dute. Euskarazko Wikipediak iaz bete zituen 20 urte.
«Justizia klimatikoaren nozioak adierazten ditu klima aldaketari buruzko berdintasunari dagozkion ikuspegi etikoa, morala, legala eta politikoa, ez soilik ikuspegi fisiko edo ingurumenekoak». Wikipediako beste edozein artikuluren hasiera izan liteke, baina ez da: Justizia klimatiko euskarazko Wikipediaren 400.000. artikulua da. Atzo gainditu zuen muga hori Interneteko entziklopediak. Horri esker, Wikipedia handienetan 34.a da euskarazkoa, estatu hizkuntza diren hainbat eleren aurretik.
Mugarriaren berri emateaz gain, datu deigarri bat ere eman du euskarazko Wikipediak Twitterren: Lur entziklopediaren 13 liburuek duten formatu berberean inprimatuta, 274 liburu osatuko lituzkete Wikipediaren 400.000 artikuluek.
Eduki hori guztia 20 urte baino gehiagoko lanaren emaitza da. 2001eko abenduaren 6an sortu zuen Dr. Polilla ezizeneko erabiltzaile batek euskarazko lehenbiziko artikulua Wikipedian. Horrekin jaio zen euskarazko entziklopedia kooperatiboa.
Lurra artikulua idatzi zuen, planetaren inguruan, eta, oraindik euskarazko Wikipedian artikuluak idazteko estiloa finkatu gabe zegoenez, bat baino gehiago harrituko du haren tonuak: Lurra (2001). «Eguzki handi batek, lau planeta erraldoik, bost txikiagok, berrogei satelite baino gehiagok, 100.000 satelite baino gehiagok, eta beharbada 100.000 milloi izar lokak eratzen dute Eguzki sistema, eta hala ere, batean baino ez dugu bizitza aurkituko: Lurrean».
Gaurko artikuluaren sarrera askoz estandarragoa da, noski. Lehen artikulu hura aterpetu zuen eu.wikipedia.com domeinua bi egun lehenago sortu zuten, eta, oraindik ere, entziklopedialarien komunitatean ez dakite nork sortu zuen.
BERRIAk berak ere ekarpena egin dio entziklopediari. 2018an, 2012tik kazetan argitaratutako 2.500 infografia baino gehiago utzi zituen egunkariak Wikipediaren esku, eta geroztik sortu direnak gehitu dituzte.
Entzutetsua izan zen duela gutxi, irailaren amaieran, Nord Stream 2 gasbidea irudikatzeko BERRIAk egin zuen infografiak izan zuen hedapena: euskara ez beste 11 hizkuntzatako Wikipedian baliatu zuten. Munduko hizkuntza nagusiak zeuden horien artean: txinera, ingelesa, frantsesa, portugesa, eta errusiera eta ukrainera ere bai. Euskaraz irakur litezke herrialdeen izenak orrialde horietan.
Ez da, gainera, Wikipediari esker BERRIAren infografia batek milaka bisita izaten dituen lehen aldia: 2019an ia milioi bat ikustaldi izan zituen Txernobylgo hondamendiari buruz Joxean Apeztegiak egindako infografiak, ingelesez, hungarieraz, italieraz eta errusieraz. Hondamendi hari buruzko telesail baten arrakastak eragin zuen bisita olatua.
Horrez gain, Ahotsak.eus-en ekarpena eduki du Wikipediak, Elhuyarrena (Teknopolis saioko bideoak, esaterako) eta Euskal Herriko unibertsitateena.
....d'origine maghrébine, africaine et même pakistanaise (le nouveau maire de Creil) ont été élus Lire la suite
...vous contentez de critiquer cet article (ce qui est votre droit le plus absolu), puisque vous Lire la suite
serait-ce ces personnes qui chassaient les nors pour les esclavagistes?
Lire la suiteserait-ce ces personnes qui chassaient les nors pour les esclavagistes?
Lire la suiteLa guyane est une colonie, c'est le seytème de l'exclusif.
Lire la suite
...aux "Français moyens (et blancs)" de comprendre ça. Lire la suite
Non mais tu rêves, l'ami ! Lire la suite
...sa pi konpitjé pasé sa (dapré mwen). On ti egzanp? Lire la suite
...dommage que FK ne soit pas davantage lu et décortiqué par des esprits ayant soif de connaissan Lire la suite
"Les défenseurs sérieux de notre langue ne sauraient donc être tenus pour être les auteurs de ces Lire la suite